Albisteak

Berbalagun 

Zer da Berbalagun? Euskarez berba egiten dabenak eta euskera ikasten ari diranak harremanetan jartzen dituan proiektua.

EUSKALDUNA ZARA?
EUSKERA IKASTEN ARI(TU) ZARA?

Asko dira gure inguruan euskera ikasten ari diranak, baina ez daukie nogaz berba egin. Euskeraz egin gura dauan horreri laguntako prest? Hona hemen zure aukerea, BERBALAGUNa.

  • Nahikoa da astean ordu bete libre izatea
  • Euskeraz berba egin gura dauan bategaz edo bigaz alkartuko zaitugu eta zuek erabakiko dozue non, noiz eta zertarako geratu: kafetxoren bat hartuteko, ibiltera joateko, eta abar
  • Helburua euskeraz berba egitea da, ez klaseak

Anima zaitez eta parte hartu!

Informazio gehiago:

Telefonoa: 635 753 595
e-posta: txorierri.berbalaguna@gmail.com
Bloga: www.aikor.com/txokoa/berbalagun