Emakumeak bizitzan zehar zoru pelbikoan eta ongizatean eragina daukien hainbat egoera bizi dabez; erditutea, hormonen gorabeherak, kirola praktikatzea, pisuak hartzea, eztul edo doministiku egitea…
Holan ba, zoru pelbikoa indartuteko ikastaroa antolatu dau Zamudioko Udalak. Igaz holako bi egin ziran eta arrakasta handia izan eben. Hori dala eta, barriro be atara dabe, baina aurton euskeraz.
Kurtsoa zezeilaren 11an hasiko da eta Dorretxean emongo da zapaturo, 10:00etatik 11:30era. Plaza kopurua mugatua da. Prezioa: 25 erroldatu bakoentzat, 15 erroldatuentzat eta 12 jubiladu, langabetu eta ikasleentzat.