Albisteak

 

Udalak inkesta bat atera dau kiroldegiko zerbitzua hobetuteko, eta horretarako, herritarren interesak ezagutu gura dabez: orain artekoez gainera, ze beste ikastaro gustauko litxakien egitea eta ze ordutegitan; ikastaroez aparte, beste zein jardueratan hartuko leukien parte; eta ze aldaketa ikusten dabezan beharrezkoak kiroldegian.

Inkestea herri osoan zehar bananduko da zezeilean, baina daborduko hartu leiteke kiroldegian bertan. Bete eta gero, kiroldegian, Udaletxean edo KZgunean entregau behar da.