Albisteak

 

Lehiaketako parte-hartzaileak Txorierriko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak dira.

Gai legez, Txorierriko gazteek euren udako oporraldietan bizi izandako esperientziak era original eta erakargarrian jaso beharko dituzte, ikus-entzunezko sorkuntza baten bidez.

Gazte bakoitzak gehienez ere hiru sorkuntzatan hartu ahal izango du parte. Horretarako, ikus-entzunezko elementu libreak baliatuko dituzte; hots, era guztietako materialak erabil daitezke: argazkiak, bideoak, audioak, animazioak...

Sortutako lanak CD/DVD batean aurkeztuko dira (bideoa, audioa, animazioa, slideak...), baina fitxategi bakarrean jasota, lana gehienez ere 10 minutukoa izango da.

Saria, bi pertsonentzako Interrail bidaia bat izango da.

Sorkuntza-lan guztietatik, epaimahaiak 3 finalista hautatuko ditu, eta horien berri emango da gizarte-sareetan.

Sorkuntza-lanak aurkezteko azken eguna 2014ko urriaren 10a izango da, eta epaimahaiaren ebazpena 2014ko urriaren 31n jakinaraziko da.

Oinarriak (PDF 974KB)

Informazio gehiago: 688 629 965

Bestalde, jakin ezazue Derioko Kultur Birikan, "Bidaiateka" dagoela zuen bidaia antolatzeko, eta Gazte Informazio Bulegoan egiten ditugula bidaiatzeko karnetak (Aterpezale karneta, ikasle karneta, Go25…).

 Kartela (PDF 308KB)