Albisteak

 

Prezioa:

5,00€
Mankomunitateko kontu korronte zenbakian sartu behar dira. Ostean, ordaindu izanaren ziurtagiria entregatu beharko da izena emoterakoan.
Kontu korrontearen zenbakia: BBK 2095 0126 26 20-3501033-9
Ezingo da izenik apuntatu ziurtagiria entregatzen ez bada.
Ez da dirurik bueltatuko.

Izena emoteko epea:

Kilometroak: irailaren 15etik urriaren 1era arte.
Nafarroa oinez: irailaren 22tik urriaren 15era arte.

Urteteko eta bueltatzeko ordua:

Kilometroak: 09:00etan joan eta 20:00etan etorri.
Nafarroa oinez: 08:00etan joan eta 19:00etan etorri.
Urteera, Txorierriko etorbideko autobus geralekutik.

Baldintzak:

  • Txorierrin erroldatuta egon behar da. Ez da beste herrietako inor onartuko.
  • 14 urte beteta eduki behar dira, 2013ko abenduaren 31 baino lehenago, ostantzean ezin izango dira bakarrik joan.
  • Bakarrik joan ahal izateko, eta baimen barik, urteera egunean 18 urte beteta euki behar dabe.
  • 14-18 urte bitartekoek, gurasoen baimena ekarri beharko dabe sinatuta (protokoloa be onartzen dabela sinatu beharko dabe).
  • Adin nagusikoek, protokoloa onartuten dauan dokumentua sinatu beharko dabe.

Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako jarduera.