Ondarea

San Martin eliza San Martin eliza. Tenplu zahar hau euskal gotiko estilokoa da eta Gabiria eta Zamudio leinukoek altxarazi zuten Goi Erdi Aroan (930. urtean). Leinuok Zamudio torreko jaunak ziren. Harrezkero hainbat alditan egin zitzaizkion aldaketak. XVII. mendearen bigarren erdian berreraiki egin zen, estilo errenazentistari estu-estu loturik.

Nabeak eta gangak 124 oin luze eta 55 zabal dira eta sei zutabe zilindrikoren gainean daude bermatuta. Zutabeok ilara bitan daude jarrita, eta gainaldean kapitel doriarrak dituzte. Barrualdean, urre-koloreko erretaulak dituzten bost aldare daude eta presbiterioan burdinazko balaustra dago. Kanpoaldean, berriz, elizpea eta kanpandorrea daude.

Zamudio dorrea Zamudio torrea. Elizaren ondoan dago. Altuera handiko torre hau harlanduz egin zen XV. mendean. Jabeak Malpica markesak ziren, alegia, San Martin elizaren zaindariak. Aurretik, beste torre bat egon zen, baina butroetarrek behera bota zuten bando-gerretan. 1605ean amaitu zen. 16,55 m-ko altuera eta 16 m-ko zabalera du. Hormen zabalera 2,70 m-koa da. Lau ertzetan garitatxo bana dauka.

Erdi-puntuko ate bat du, kanpoko eskailera itxira igarotzeko. Eskailerak ekialdeko fatxadaren beheko alderdi osoa okupatzen du eta haren gainean armarria dago. Hegoaldeko fatxadan erdi-puntuko beste ate bat dago. Fatxadetan irekita daude saieterak, leiho zahar eta modernoak eta kuku-leihoak.

Eleizaldeko parroki-eliza Herriko eraikin kulturalik aipagarrienak Eleizalden kokatzen dira. Herriaren ondareko eraikin horiek dira Zamudio torrea, Kadaltsotarren oinetxea eta Udaletxea.