Uraren Jantzea

 

Gure herriok izan duten bilakaeran elementu eragileak gertatu diren batzuk nabarmendu gura izan dugu ibilbide honetan. Hartarako, hiru interpretazio-mahai ipini ditugu berton. Berauek gogorazten digute inguru hauetako herriak Bilbo Handiaren bizimoduak ezartzen zuen abiadurarekin bat eginda garatu direla.

Lehenengo mahaian udalerriaren bilakaeraren laburpen txiki bat ikusten da: antzinako basoen ustiapenetik egungo aro digitaleraino, errota eta burdinola zaharrak tartean direla.

Deskargatu dokumentua (PDF 1,15KB)

Bigarrenean baserrietako emakumeen beharrak nabarmendu dira, euren etxe barruko lanak nahiz etxetik kanporakoak gutxitan izan baitira aintzat hartuak: hau dugu, esaterako, Zamudioko "bogadera" edo arropa-garbitzaileen kasua.

Deskargatu dokumentua (PDF 2,37KB)

Gerra zibilean (1936-1937) eraikitako "Bilboko Gerriko" ospetsuaren lerro luze eta bihurria Berreagako mendilerrotik pasatzen zen. Paraje horretan ipini da hirugarren mahaia sasoi hartako azalpenak dakartzan mapa batekin.

Deskargatu dokumentua (PDF 1,77KB)