Uraren Jantzea

Oraintsura arte baserri-giroan kokatua egon den Txorierrik izaera bikoitza erakusten digu, batetik, nekazaritza-munduak ezarri diona; eta bestetik, industria berriak dakarkiona.

Haran honetan gauzatu den hazkunde industrialak eta herri hauetako ezaugarri ederrena den ingurune naturalak elkarrekin bizitzen ikasi dute.

Asua ibaiak ekarritako lur gizenek nekazaritzarako baldintza egokiak eskaini zizkioten eskualde honi denbora askoan.Baina 1960ko hamarkadatik aurrera aldaketa sakonak iritsi zitzaizkion.

Izan ere, Bizkaiko hiriburutik hain hurrean aurkitzean, oso estimatuak bihurtu baitziren paraje hauek industria-zabalkunderako. Txorierriko bihotzean dagoen Zamudio eraldaketa honen adibide garbia dugu.