Behargintza

Behargintza Txorierri

Udalerrietako “Behargintza” zentroek Bizkaian lanpostuak eta enpresak sortzea sustatzen dute, udalerriak eta eskualdeak modu integralean aurreratu daitezen.

Helburuak udalerrietako ekonomia sustatzea eta garapena bultzatzea dira, pertsonek lana lortzeko dituzten aukerak hobetzeko ekintzak eta enpresak sustatzeko ekintza uztartuz.

Lana lortzeko aukerak hobetzeko ekintzetan, informazioa zabaltzen dute, langabeei berariazko tratamendua ematen diete, eta bitartekari-lanak ere egiten dute, besteak beste.

Enpresen arloan, erakundeek autoenpleguko ekimenetarako ematen dituzten laguntzei buruzko informazioa ematen dute, haien kudeaketari buruzko aholkuak ematen dituzte eta laguntzak eurak koordinatzen dituzte, eta laguntza-zerbitzuak ematen dizkiete enpresei.

Enplegua sustatu eta enpresa jarduerak lagundu eta bultzatzeko herritarrengandik gertu dauden egiturak behar direla jabetzen gara eta, horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza Sailak, BBK-k (Gaztelanbidean programari jarraiki) eta EUDELek "Behargintza" zentroak sortzeko hitzarmena sinatu zuten 2000. urtean.

Lan eskaintzak Behargintza-Enkartur (PDF 125Kb)

  • Behargintza Txorierri
  • Lan-eskaintza
  • Txorierri Enpresak