Konpainia animalien erroldan titularren alta, baja eta aldaketak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak udal konpania animalien erroldan titularren alta, baja eta aldaketak eskatuko ditu.

Honetarako epea hilabete batekoa izango da animaliaren jaiotzetik edo erosketatik.

Erregistroan animaliaren alta emateko tramitea, honen identifikazioarekin hasten da albaitari ofizial batek jarritako zenbakitutako txip baten bidez.

Txipa jarri ondoren, gaitutako albaitariak Txakurren Txartel Ofiziala beteko du.

Izapide hau egin ondoren, Animalien Identifikazio Erregistroan inskripzioa egiteko eskaera eredua beteko da. Bukatzeko eskaera Erregistrora bidaltzen da, animaliaren alta emanez.

Datuen aldaketa arrazoi ezberdinengatik izan daiteke. Animaliaren lapurretagatik edo galtzeagatik denean Animalien Identifikazio Erregistroan jakinarazi beharko da 10 edo 5 egunetako epean hurrenez hurren, salaketaren kopia aurkeztuz. Eskualdatze bat egiten denean dagokion instantzia bete beharko da eta Txakurren Txartel Ofiziala onetsiko da.

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien baja interesatuak egingo du, udaleko erregistroan, animaliaren salmenta, eskualdatzea, lagapena edo heriotza egiaztatu ondoren. Erregistroan baja emango zaio ere, animaliaren titularrak bizilekua aldatzen badu beste udalerri batera.

Ez dago eperik prozedura zehatz hau amaitzeko. Hau dela eta administrazio prozedura komunaren araudiarekin eta indarrean dauden udaleko ordenantzekin bat egon behar du.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
  • Animaliaren galtze edo lapurreta salaketa

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onesten duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Garapen Araudia onesten duen Errege Dekretua
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Euskal Herriko animalien babesaren Urriaren 29ko 6/1993 Legea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua.
  • 1993ko Maiatzaren 5eko Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuaren Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan metodo elektronikoen erabilera arautzen da animalien identifikaziorako.
  • Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua, Udal Ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.zamudiokoudala.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Plaza Sabino Arana, 1, 48170 Zamudion kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zamudio Udaleko telefono honetara: 94 406 09 90

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.