Erroldako datuen aldaketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez udalerriko biztanleen erroldan dauden datu pertsonalen aldaketa eska daiteke.

Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da. Estatuan bizi den pertsona orok ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko. Herritarraren datu orokorren edo bizilekuaren aldaketa egiteko, egoera berria beharrezkoak diren dokumentuekin frogatuko da. Aldaketak gauzatu ondoren dagokion ziurtagiria egiten da.

Eskaera egiteko baldintzak honako hauek dira:

  • 16 urtetik gora izatea (gazteagoa izatekotan eta ez emantzipatua, bere legezko ordezkariak egin ahal izango du).
  • Udalerrian erroldatuta egotea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak
  • Errolda-eskaera

Legezko informazioa

  • Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).
  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.zamudiokoudala.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Sabino Arana Goiri, 1 plazan (Zamudio) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zamudioko Udaleko telefono honetara: 944 060 990

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.