Atzerritarren errolda berritzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez egoitza-baimen iraunkorrik ez daukaten Europako erkidegoaz kanpoko biztanle atzerritarrek udalerriko erroldan izen-ematea berriztatzeko eskaera egin dezakete.

Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da.

Estatuan bizi den pertsona orok (naziokoek zein atzerritarrek) ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Egoitza-baimen iraunkorrik ez duten Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek bi urtero berritu beharko dute biztanleen Udal Erroldako inskripzioa.

Aipatutako bi urteko epea igarotzean interesdunak inskripzioa berritu ez badu, biztanleen erroldan baja emango zaio.

Izapide hau etorkinei zuzenduta dago soilik. Udalerri bat baino gehiagotan bizi dena urtean denbora gehien egiten duen horretan bakarrik inskribatu beharko da. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Errolda-eskaera
  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak

Legezko informazioa

  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.zamudiokoudala.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Sabino Arana Goiri, 1 plazan (Zamudio) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zamudioko Udaleko telefono honetara: 944 060 990

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.