Ziurtagiri bereziak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez ziurtagiri bereziak eska daitezke.

Errolda ziurtagiriak pertsona baten egoitza eta ohiko bizilekua adierazten ditu. Dokumentu hau honako erakundeei aurkezteko edo izapideak egiteko eskatzen da:

  • Erakunde judizialak (epaitegiak eta auzitegiak).
  • Erakunde militarrak edo atzerriko agintaritzak.
  • Erregistro Zibila (ezkontzak, herritartasuna, izen eta/edo abizen aldaketak, adopzioak, etab.).
  • Jaraunsle-deklarazioak.
  • Izatezko bikoteen erregistroa.
  • Bestelako Erregistro Ofizialak, Zigor-erakundeak, Aduana Zuzendaritza, Unibertsitateak, INEM.
  • Egoitza-baimena sustraitzeagatik. Errolda ziurtagiri berezi bat eska daiteke herritarra udalerrian denbora luzez erroldatuta egon dela edo dagoela frogatzeko, edo bere heriotzara arte bertan bizi izan dela, etab.
  • Ziurtagiri historikoa.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).
  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.zamudiokoudala.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Sabino Arana Goiri, 1 plazan (Zamudio) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zamudioko Udaleko telefono honetara: 944 060 990

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.