Hirigintzari buruzko informazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez hirigintzako araubideari buruzko oinarrizko informazioa eskura daiteke. Informazio hori lursailetan, helburu jakinetarako eremuetan eta sektoreetan aplikagarri izan daiteke. Pertsona Fisiko eta Juridikoei zuzendutako izapidea da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Indarrean dagoen Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko Hirigintza-Arauak.
  • Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua.
  • Hiria Antolatzeko Plan Orokorra.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.zamudiokoudala.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Sabino Arana Goiri, 1 plazan (Zamudio) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zamudioko Udaleko telefono honetara: 944 060 990

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.