Diru-laguntza deialdiak

 

Ikasketa-laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarrien aldaketarako onespen-erabakia jendaurrean jartzeko epea igarotakoan, erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez denez, argitara ematen dugu jarraian aipaturiko oinarrien aldaketa, Udalaren osoko bilkuraren 2016ko uztailaren 7ko erabakian ezarritakoaren arabera eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aipaturiko oinarriak indarrean jarriko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean testua osorik argitaratzen denean eta Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Lege horren 65.2 artikuluan aurreikusitako epea igarotzen denean.

Informazio gehiago