Hirigintza

 

Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak (AS) eraberritzeko ez dago oztoporik Sustapen Ministerioak Loiuko aireportuko hots hatza aldatu eta gero. Murrizketok kendu ondoren, Udalak behin-behineko onespena eman die arau subsidiarioei eta hauek etxebizitza berriak egitea ahalbideratu dabe.

Atal honetan, garatuko diren exekuzio unitate guztiei buruzko behar beste informazio jartzen dugu zamudioztar guztien esku.

Arteaga Gunea

Arteaga gunean eraikiko diren etxebizitzei buruzko informazioa jaso nahi dituzten Zamudioko biztanleak arreta bulegora hurbiltzea daukate. Biztanleentzako arreta bulego honetan, horretaz gain, Udal Etxebizitzen Erregistroan izena eman dezakete.

Bulegoa Sabino Arana plazako kioskoan dago, Zamudioko ehiza eta arrantza elkartearen bulegoan; eta zabalik egongo da Erregistroan izena eman nahi duten pertsona guztiei zerbitzua emateko behar den arte.

Ordutegia:
Astelehenak, asteazkenak eta ostiralak: 10:00etatik 14:00etara eta16:30etatik 20:30etara.
Astearteak eta ostegunak: 08:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Bulego honetan izena eman ahalko dute babes ofizialeko etxebizitza, zein edozein erregimenean tasatuak dauden etxebizitzak lortu nahi dutenek, baita etxebizitza libreak erosi nahi dutenek ere. Garaje plazak erosi nahi dutenek ere izena eman dezakete erregistroan.

Zamudioko udalerriko etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroaren funtzionamendu-araudia (PDF 747Kb)

Kontaktua

Telefonoa: 94 612 25 46

Posta e.: vivienda@zamudiokoudala.net