Zamudiotik ongietorririk beroena ematen dizuet, gure udalerriari buruzko informazio osoa auzokide eta bisitari guztiei emateko helburuarekin sortu den www.zamudiokoudala.net udal webgune berrira.
Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko ditu udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak, herriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Zamudioko biztanleek euren izapideak telematikoki egiteko aukera izango baitute.
Laburbilduz, gure helburua edozein pertsonari, edonoiz eta edonon, gu ezagutzeko aukera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko baliabideak erraztea da. Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta herriaz gurekin gozatzera gonbidatzen zaituztet.
Agur bero bat,
Igotz López Torre
Zamudioko Alkatea