Zamudio herri euskalduna izanda, euskara esparru guztietan presente egotea da gure asmoa. Hau dala eta, euskeraz ausartu! da Udalak, herritarrak euskaraz idaztera eta berba egitera gonbidatzeko aukeratu duen goiburua.
Ausartu zaitez
Izapide bat egiten duzunean, euskaraz bete ezkero oparia izango duzu, udaletxeko erregistroan.
Euskaraz ausartu pantaila babeslea
Euskaraz ausartuko pantaila-babeslea lortu nahi baduzu, egin klik hemen.
Euskararen inguruan
Zamudioko Udalaren erronka nagusienetakoa, euskararen erabilera eta gure hizkuntzaren garapena dira. Honetarako, urtean zehar, makina bat jarduera antolatzen dira eta aipatzekoa da Lagatzu Zamudioko euskara alkarteak eta Txorierriko Mankomunitateak egiten duen lana.
Berbalagun: Mintzapraktika Zamudion