Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Gizarte zerbitzuen sistemaren funtsezko unitateak dira, eta beraien xedea biztanleria osoa da, inolako bereizkeriarik gabe.

Jarduteko unitate balianitzeko eta disziplinartekoak dira, xedetzat erkidego-ekintza dutenak, beti ere zeinek bere eragin-eremuaren barruan gizarte zerbitzuen sistemako atala guztiak koordinatzen eta kudeatzen dituela.

Bizkaiko udalerri guztiek dute zeinek bere oinarrizko gizarte zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerri batzuek elkarretara bildu eta denen arte oinarrizko gizarte zerbitzu bakarra eratzea erabaki dute.

Halako kasuetan, oinarrizko gizarte unitateak eratzen dira: kasuan kasuko udalerrian jendeari jaramon egiteko jarritako bulegoak.

Halaber, udalerri handietan oinarrizko gizarte zerbitzua oinarrizko gizarte unitatetan banatzen da; unitateok auzoeta ezartzen dira.

Zereginak:

  • Biztanleei gizarte- eskubide eta baliabide guztien berri ematea, eta haiek baloratzen eta ezagutzen ikastea.
  • Elkarbizitza edo laguntzako zerbitzuak edo egitarauak burutzea etxean bertan.
  • Esku hartzeko egitarauak garatzea, gizarteratzeko bitartekoak emanez behar dituzten pertsona, familia eta taldeei, eta horretan lehentasun berezia ematea bazterkeriaren aurrearretari.
  • Gizarte partehartzeari buruzko sentsibilizazio eta sustapeneko egitarauak egitea.
  • Prestazio ekonomikoak emateko tramiteak kudeatzea.
  • Informazio homogeneo, koordinatu eta sistematikoa prestatzea.
  • Eraginpeko eremuko gizarte-premiak zehaztea.

Gizarte zerbitzuak

Helbidea: Sabino Arana Goiri plaza, 1 
Telefonoa: 94 406 09 99
Ordutegia: martitzenetan, eguaztenetan eta barikuetan, 08:00etatik 15:00etara
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  • Oinarrizko errenta eta gizarte larrialdietarako laguntzak.
  • Umeak, Gazteak eta Familia; Emakumeak eta Pertsona Adintsuak; Elbarriak eta laguntza behar daben aparteko taldeentzako zerbitzuak eta baliabideen gestioa.

Adintsuen etxea

Helbidea: Sabino Arana Goiri plaza, 2 
Telefonoa: 94 452 06 55
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
  • Gizarte Ekintza Saila
  • Txorierriko Mankomunitatearen Gizarte zerbitzuak

Mankomunitatea