Drogamenpekotasunak

1989az geroztik Txorierriko Mankomunitateko Udalerriek Drogamenpekotasunen Prebentzioko zerbitzua dute, erkidegoaren prebentzio-gaitasuna sustatzeko. Osasunaren aldeko jarrera positiboak errazteko eta drogen kontsumoa galarazteko ekintzak garatzen dira.

Zerbitzua honakoei Zuzenduta dago:

  • Hezkuntza munduan ibili eta heziketan eta osasunaren sustapenean aholkularitza edota laguntza behar dutenei.
  • Drogamenpekotasunaren gaiari buruz interesa edo kezka dutenei eta balizko jarrera arriskutsuei eta ekiteko estrategiei buruzko informazio objektiboa nahi dutenei.
  • Kontsumitzaileak izan eta arriskuak gutxitu nahi dituztenei.
  • Gai honi buruzko kezkak dituen edonori.

Zerbitzu honek eskain dakizuke:

  • Material dokumentala eta bibliografikoa.
  • Beste baliabide espezializatuekin harremana.
  • Arreta pertsonala, orientabidea eta aholkularitza.

Txorierriko Mankomunitateko Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzua

  • Arduraduna: Janire Akasuso, Soziologoa
  • Helbidea: Txorierriko Etorbidea 9 behea, 48160 Derio
  • Telefonoa: 94-4540350
  • Posta elektronikoa: ekt@txorierri.eu

Mankomunitatea