
Beste urte batez, Azoka benetan arrakastatsua izan dugu Zamudion. 20.000 lagunetik gora hurbildu ziren euskal nekazaritzaren aparteko festa honetara, non Feriaren XXII. edizioak Euskadi guztiko ekoizlerik onenak batu zituen.
Saltokietan era guztietako produktuak eros zitezkeen: barazkiak, ogia, taloa, euskal pastela, eztia, frutak, txerrikia, ardi esnea, gaztak, mortzilak, txakolina... Guztia lehen mailakoa.
Zamudioko ganaduaren maila eta baita Jabi Aretxabaletak (Txakolin zuriaren lehenengo saria), Itziar Zaratek (Barazkien lehenengo sari lokala) eta Luis Angel Zaratek (Baserritarraren lehenagoko jantzi aproposenaren lehenengo sari lokala) jasotako sariak ere aipatu barik ezin utzi.
Limusin arrazaren Bizkaiko XI. Lehiaketa
Iaz Limusin Arrazaren Euskadiko XIII. Lehiaketa izan bagenuen, aurten Bizkaiko XI. Lehiaketan arraza honetako 10 ganadutegiren bururik onenak ikusteko aukera izan dute Zamudiora etorri direnak. Behi Onenaren saria Sopuertako Juan Carlos Santistebanentzat izan zen eta Zallako Fernando Heras izan zen Zezen Onena eta Ganadutegi Onena ataletan garailea.
© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.