Berriak

2007 berriak

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

Udal Erroldak kobratzeko borondatezko aldia

Ondoren aipatzen diren udal erroldak onetsi dira. Beraz, 2007ko apirilaren 14tik ekainaren 15era bitartean kobratuko dira errolda hauetako tasak:

A)  Ibilgailuak espaloietan (pasabideak) zehar sartzearen  ondoriozko tasaren 2007ko udal errolda.
        
B)  Kale-plazak mahai-aulkiz okupatzearen ondoriozko tasaren 2007ko udal errolda.
    
D)  Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2007ko udal errolda.

Kobratzeko borondatezko aldia amaitzen denean, aldi horretan ordaindu ez duenari bide betearazletik batuko zaio dirua eta baita errekarguak ere.

Ordaintzera behartuta dauden guztiei —aipatu erroldan sartuta daudenei— ordainagiria bialduko zaie bertan adierazitako helbidera, ordainagirian esandako diru kopurua ordain dezaten.

Ordainketa egin behar duenak ordainagiririk jasotzen ez badu bere etxean, horrek ez du libre utziko dagokion zenbatekoa ordaindu beharretik.    

Zergaren ordainketa helbideratuta daukatenei eurek adierazitako kontutik kobratuko zaie.

© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.