
“KALEAK GUZTIONTZAT”
Aste honen helburua: herritarrak hiri-garraioak erabiltzearen alde sentsibilizatzea eta hori gure osasuna eta bizi-kalitatea hobetzearen alde egitea dela adieraztea.
IRAILAK 17
07:00etatik 09:00etara, Zamudioko tren geltokian 200 doako Creditrans banatuko dira.
IRAILAK 21
07:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, bizikletak eta kaskoak mailegatuko dira Zamudioko tren geltokiaren ondoan. Bizikletak eta kaskoak hartzeko NAN-a aurkeztu beharko da.
08:00etatik aurrera, BI-737 errepidean kamioiei trafikoa mugatuko zaie, baimena dutenei eta zerbitzuei izan ezik.
17:00etatik 20:00etara, ludotekan, umeentzako triziklo ibilbideak, bizikleta ibilbideak eta patin ibilbideak, marrazketa lehiaketa, puzgarriak, garraiobide alternatiboen erakusketak eta abar izango dira.
IRAILAK 22
08:00etatik 14:00etara, Arbolantxa, Mendiko eta Oiz kaleak (Gorbeia kaleraino) ibilgailuentzat itxita egongo dira.
10:00etatik 14:00etara, bizikletak eta kaskoak mailegatuko dira Zamudioko tren geltokiaren ondoan. Bizikletak eta kaskoak hartzeko NAN-a aurkeztu beharko da.
10:00etatik 14:00etara, gazteenentzat bide-hezkuntza tailerrak frontoian.
11:00etan, Udalarekin batera Gazte Estazinoan: Esaguzu zelango kalea gura duzun.
12:00etan, jaialdia Arbolantxa kalean: pintxoak, eta abar.
Aparkatu ibilgailua ordu batzutan eta gozatu zure kaleak!
© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.