
Bizkaiko usadioa izan da mendian merienda bat egitea; honela hasiera ematen zitzaion aratoste sasoiari. Gazteak eta umeak inguruko mendi edo larre batera joaten ziren txorizoekin, urdaiarekin edo arrautzekin, eta surtan prestatzen zituzten aipatu jakiok. Egun honek hartzen duen izena, mahaikidetzarekin lotuta dago: Txitxiburduntzi, Sasikoipetxu eta Sarteneko; edo ekintza egiten den tokiarekin lotuta dago: Basa(ra)toste, Kanporamartxo edo Sasimartxo.
Zamudioztarrok be antzeko zerbait egingo dugu, urtarrilaren 27an (igandea), Arroeta Mendi Taldearen laguntzarekin. Ibilbide bi izango dituzue aukeran:
- Luzeenak, 09:00etan Zamudioko plazatik irten, Teknologia Parkeko bidegorritik jarraitu eta Berreaga ingurutik San Migelera eramango gaitu.
- Laburrenean, 10:00etan Zamudioko plazatik irten eta errepidetik zuzenean San Migelera.
11:00etan sarteneko bikaina San Migelen
JARDUERA DOAKOA. EMAN IZENA UDALETXEAN URTARRILAREN 24a BAINO LEHENAGO
© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.