Berriak

2008 berriak

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

Drogak analizateko testa eta argibideak

Pazko jaiak maiatzaren 10ean helduko dira beren puntu gorenera, Mojinos Escozios taldeak kontzertua ematen duenean. Hori dela eta, karpa bat ipiniko da Kotxozulo parkean, 23:30etik 2:30era bitartean. Karpa horretan, edozeinek eska dezake orientabidea drogen arriskuei eta haien kalteak murrizteko moduari buruz. Informazioa anonimoki emango da.

Zerbitzu hori Ai laket! elkarteak emango du horretarako prestatuko den toki batean. Zerbitzu horretan interesa dutenek test bat egin dezakete dakarten drogari buruz; test horrekin kontsumitzaileek jakingo dute zein diren drogaren gai psikoaktiboak. Gainera, funtsezko informazioa emango zaie drogen arriskuak murrizteko moduei buruz; informazio hori droga bigunak (cannabisa) eta gogorrak (kokaina, heroina, extasia, eta abar) deitutakoei buruz ez ezik, mendekotasuna eragiten duten bestelako gaiei buruz ere (alkohola, tabakoa eta kafeina) emango da. Azkenik, zerbitzu honen barruan artikulu batzuk emango dira: gizonezkoentzako preserbatiboak eta behin bakarrik erabiltzeko alkoholmetroak.

Jarduera hau Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Droga Mendekotasunen Zerbitzuak eta Zamudioko Udalak antolatu dute.

Outreachinga
Droga testaren zerbitzuaren barruan, outreach izeneko estrategia ere badago; estrategia hori honetan datza: elkartekoak jai eremura joango dira eta droga erabiltzaileak izan daitezkeenei adieraziko diete zerbitzu hori euren eskura dagoela eta zein tokitan dagoen, eta bestelako informazioa ere emango diete.



© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.