Berriak

2008 berriak

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

UDAren XX. urteurrena

Uda honetan, UDA programaren XX. urteurrena betetzen da. Programa 1988an hasi zen, eta helburu nagusia, udara partean, herriko gazteriaren astiunea bideratzea izan zen.

Hasieran 6 urtetik 16urtera arteko umeek parte hartzen zuten eta programan 150 ume izatera ere heldu izan da.

Egun maila bi daude, UDA GAZTEAK eta UDA TXIKIAK. Aurten 39 gazte dira lehenengoan dabiltzanak eta 86 ume bigarrenean.

Urteurren garrantzitsu hau ospatzeko, datorren uztailaren 30ean, asteazkena, jai bat egingo da. Honetara, urte hauetan era batera edo bestera UDAn parte hartu duten begiraleak eta gazteak daude gonbidatuta. Edizio ezberdinetan ateratako argazkiak jendaurrean ipiniko dira eta begiraleei eta parte hartzaileei opari bat egingo zaie.



© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.