Berriak

2008 berriak

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

Expo Zaragoza 2008 bisitatzeko aukera paregabea

Zaragoza irailaren 14ra arte munduko gertaerarik garrantzitsuenetako baten lekuko izango da, Expo Zaragoza 2008 nazioarteko erakusketa, “Ura eta garapen iraunkorra” lelopean. Udalak zamudioztar guztiei gertakari paregabe horretan parte hartzeko aukera eman nahi die. Bertan 100 herrialde baino gehiagoko kultura, ohiturak eta gastronomia ezagutuko dituzte.

Expo Zaragozako bidaia abuztuaren 27tik 29ra bitartean izango da eta honakoak hartzen ditu barne: ostatua logela bikoitzetan (hirukoitza nahi izanez gero, galdetu horien erabilgarritasuna), pentsio erdia “Hospedería Nuestra Señora del Vilar”en (hiru izarretako hotela, Corellan, Nafarroan), joan-etorrietarako autobusa eta Exporako hiru egunerako sarrera. Hirugarren egunean Nazioarteko erakusketa bisitatzeko asmorik ez dutenek Tuterako hiri historikoa ezagutu ahalko dute.

Prezioak, jarraian zehaztuko diren bezala, tarifa ofiziala kontuan hartuta, oso abantailatsuak dira eta gure udalerrian erroldatuta daudenentzat deskontu adierazgarriak eskaintzen dituzte.


Artxiboak

© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.