20 urte bete dira, dagoeneko, Zamudioko Udalak gure herriko gazteak elkartzeko erronkari ekin zionetik. Ez dago udalerriko animatzaile sozio-kulturala den Asier Amarika baino egokiagorik UDAren bilakaeraz hitz egiteko.
Nola sortu zen Zamudion UDA abiarazteko ideia eta zein asmorekin?
1988an Jose Ignacio Atxa kultura-zinegotziak udalerriko gazteentzat jardueraren bat prestatzeko premia antzeman zuen. Udan, adingabeek aisiarako denbora asko dute eta era honetako jarduerekin ikasi egiten da, bai eta dinamika entretenigarriak bereganatu ere.
20 urte igaro eta gero, uste al duzu helburu horiek eta egungoak berak direla ala aldatu egin dira? Aldatu badira, zertan?
Helburuak, aldatu barik, egungo egoerara egokitu dira. Hezitzaileen egungo lanaren ildoa “modernizatu” egin da. Beste asmo batzuk nagusitu dira, esaterako baterako, hezkuntza, gizonezkoen eta emakumezkoen roletara egokitzea, ingurumenari buruzko hezkuntza, etab.
Zer dakarkio UDAk Zamudioko kulturari?
Beti uste izan dut UDA gure artean adingabeei zuzendutako jarduerarik aipagarriena dela. Kanpaina hauetan parte-hartzaileekin lortzen den elkarreragina azpimarratzekoa da. Hezkuntzako ardatzik esanguratsuena eta garrantzitsuena gurasoak dira, hala ere, beren eskueran ez dauden hainbat arlo daude.
Zer-nolako garrantzia du UDAk udalerriko gazteen aisialdian?
Nire ikuspuntutik oso garrantzitsua izan da. Aisialdian heziketa hori izateaz gain, Euskadi osotik bidaiatu dute, hainbat toki ezagutu dute eta aberasgarriak izan diren hainbat esperientziaz gozatu dute.
Nolako esperientzia ekarri dizu urte hauetan guztietan UDAtik hain gertu egoteak?
UDAk esperientzia asko eta oso onak ekarri dizkit. Bizitza osoan zehar aritu naiz arlo honetan lanean eta izan dudan nahigaberik handiena izan da nirekin lanean zihardutenek hamabost egunetan alde egiten zutela. UDAri esker, ikusi ahal izan dut jendea hazten, unibertsitatera joaten, lan egiten, etab. Aitortu beharra daukat aspaldion ez naizela aurreko urteetan bezainbeste joaten jardueretara, urteek guztiontzako egiten dute aurrera eta, gogo faltarik ez dudan arren, UDAko parte-hartzaileak beren adinetik hurbilago dauden monitoreekin hobeto daude.
UDA 2008 dela-eta, zer azpimarratuko zenuke?
Uste dut dena dela adierazgarria, kanpainek mota guztietako jarduerak izan baitituzte: kirola, tailerrak, irteerak, kanpamenduak, etab. Baina adiskidetasuna eta hasierako urteetan UDAko nagusienen (15-16 urte) eta gazteenen artean zegoen harremana azpimarratu nahi nituzke. Nagusienek ahalegina egiten zuten monitoreei gazteenak zaintzen laguntzeko eta, nire ustez, urte osoan zehar mantentzen zen harremana sortzen zen.
© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.