Berriak

2008 berriak

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

UDA 2008: abentura, kirola eta prestakuntza

Uda heldu da eta, horrekin batera, Zamudioko gaztetxo eta gazteek badakite abenturaz eta jostetaz gozatzeko bi hilabete dituztela aurretik.

Uda Gazteak 2008an izena emandako 40 nerabeak, oporrei hasiera emateko, Huescako kanpamendu batera joan ziren uztailaren 7tik 13ra bitartean eta, bertan, hainbat jardueraz gozatu zuten: mendi-ibilbideaz, amildegi jaitsieraz, raftingaz, etab.

Zamudion, bestalde, hainbat jarduera izan dute eta horietan gozatu ez ezik, ikasi ere ikasi dute: Sopuertara eta Laidako hondartzara irteerak, bi egunetan kirola egitea (horietako bat, Lezaman hipika) eta komikiak, graffitiak eta jatekoa prestatzen ikasteko hainbat tailer.

Uda Gazteak 2008ko azken eguna uztailaren 24an izan zen eta Gazte Estazinoan itzelezko jaia ospatu zuten.

Uda Txikiak dela-eta, deialdiak arrakasta ikaragarria izan du, 2008an 86 neska-mutil bildu ditu. Horiek uztailaren 1etik abuztuaren 22ra bitartean programa zabalaz eta aberatsaz gozatzen ari dira, jolasteko eta ikasteko jarduerak bateratzen ditu eta.

Kirolak ere tarte garrantzitsua betetzen du programa horretan: atletismo probak, ur-jolasak, waterpolo lehiaketa, besteak beste. Era berean, prestakuntzari garrantzia eman nahi izan zaio eta hainbat tailer prestatu dira. Gaztetxoenek, besteak beste, barazkiak landatzen, zukuak eta pintxoak egiten, musika-tresnak egiten ikasi dute. Jarduera programa horretan, gainera, beste ekintza batzuk ere egon dira: Gorliz eta Eako hondartzetara irteerak, Zamudio herritik ibilbidea, eta abar.

UDA Txikiak abuztuaren 22an azken eguna ospatuko du gaztetxoentzat antolatuko den jai baten bitartez.

© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.