Berriak

2009 berriak

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

LTD pertsona desgaituentzat eta nagusientzat

Zamudioko Udalaren helburua, Lurreko Telebista Digitala (LTD) herritar guztiengana helaraztea da. Horretarako laguntza eskabideak luzatuko eta jasoko ditu Estatuko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriora bidaltzeko. Gero, aipatu Ministerioak hartuko du kasu bakoitzari dagokion erabakia.






Laguntza hau eska dezaketen taldeak honako hauek dira:

1.-    Entzumenari edo ikusmenari dagokion desgaitasuna duten pertsonak, desgaitasun hori %33koa edo handiagoa bada
2.-    2. edo 3. mendekotasun maila duten 65 urtetik gorakoak
3.-    80 urtetik gorakoak

Eskaerak Udaletxean jaso daitezke eta aurkezteko epea 2010eko martxoaren 12an amaituko da.

Eskaera ereduarekin batera, beste agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

- NAren fotokopia
- Errolda agiria
- Dokumentu bat, egiaztatzeko lehen aipatutako baldintzetatik gutxienez baduela bat planean sartzeko eskubidea ematen diona


© 2010 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.