Integrazioa

Drogamenpekotasunak

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

Drogamenpekotasunak

1989az geroztik Txorierriko Mankomunitateko Udalerriek Drogamenpekotasunen Prebentzioko zerbitzua dute, erkidegoaren prebentzio-gaitasuna sustatzeko. Osasunaren aldeko jarrera positiboak errazteko eta drogen kontsumoa galarazteko ekintzak garatzen dira.

Zerbitzua honakoei ZUZENDUTA dago:
- Hezkuntza munduan ibili eta heziketan eta osasunaren sustapenean aholkularitza edota laguntza behar dutenei.
- Drogamenpekotasunaren gaiari buruz interesa edo kezka dutenei eta balizko jarrera arriskutsuei eta ekiteko estrategiei buruzko informazio objektiboa nahi dutenei.
- Kontsumitzaileak izan eta arriskuak gutxitu nahi dituztenei.
- Gai honi buruzko kezkak dituen edonori.

Zerbitzu honek eskain dakizuke:
- Material dokumentala eta bibliografikoa.
- Beste baliabide espezializatuekin harremana.
- Arreta pertsonala, orientabidea eta aholkularitza.

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO DROGAMENPEKOTASUNEN PREBENTZIO ZERBITZUA 

Arduraduna: Mireia Sanz, psikologia doktorea
Helbidea: Txorierriko Etorbidea 9, 48160 Derio
Telefonoa: 94-4540350
Posta elektronikoa: drogodependencias@txorierri-mank.org


© 2008 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.