Integrazioa

Berdintasuna

Contenidos principales. Saltar a menu principal.

Berdintasuna

Nahiz eta azken urteotan aurrerapausoak eman diren, estatistikek adierazten dute, Europako gizarteetan gertatzen den bezalaxe, euskal emakumeak, oraindik ere, bizitzaren hainbat arlotan ez daudela gizonen maila berean, eta horrek hiritarrei dagozkien eskubideez baliatzea baldintzatzen du.

Toki administrazioek berdintasun arloko plangintzak egokitu egin behar dituzte Berdintasunerako 4/2005 EAEko Legearen lege-eskakizunetara eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasunerako IV. Planak ezartzen dituen egiturara eta plangintzara. Lege horiek, gainera, administrazio jardueretan eta politiketan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko Europar Erkidegoko araudiaren eskakizunei erantzuten diete. Erreferentziazko araudi-esparrua, berdintasunerako tokiko planen diseinua zehaztean aintzat hartu behar da Autonomia Erkidegoko legeak xedatzen duena: udalek berdintasunerako planak eta programak diseinatu behar dituzte, Eusko Jaurlaritzaren plan orokorrean ezartzen diren jarraibide eta gidalerroekin bat.

Une honetan erronka hauxe da: berdintasunerako eskubide hori lege-testuetan formalki aitortua ez ezik, praktikan benetan aplikatua izatea bermatzea. Horretarako, lege honek mekanismo eta neurri zehatz batzuk planteatzen ditu, euskal herri-administrazioek eragin handiagoko politikak eta jarduketak abiarazi ditzaten lortzeko, halako moldez non emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren fenomenoa -egiturazkoa eta unibertsala– gizartetik desagerrarazi dadin.

© 2010 Zamudio Udala Lege-oharra. Datuak babestea.

Pie de página. Volver al inicio de la página.